![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id23015-snowybingbongs_cr_ashleyconnor.png?itok=Wap4VoaE)
Snowy Bing Bongs Across the North Star Combat Zone, Rachel Wolther eta Alex H. Fischer, EUA, 2017, 40’, DCP JBAES
Tallie Medel, Sunita Mani eta Eleanore Pienta dira aldi berean antigoalekoa eta futurista den film honetako protagonistak. Hirurek Cocoon Central Dance Team kolektiboa osatzen dute, hots, New Yorkeko komedia-eszenako talde arrakastatsuenetako bat. Haien ikuskizunek bai dantzaren eszena bai umorearena irauli dute. Film honetan, hirurek espazioan eta denboran zeharreko bidaia zoragarri bati ekingo diote: dantza, musika, koreografiak, bideoklipak, performance psikotropikoa, zentzugabekeriaren komedia eta dantza-musikal formatuko telebistako komedien parodia. Badirudi zinema mutua beste kapitulu bat bizitzen ari dela, pertsonaiak arrosa fluor koloreko eta feriako azukre-zaporeko marrazki bizidunetako telesail batean daudela.
Tallie Medel, Sunita Mani eta Eleanore Pienta dira aldi berean antigoalekoa eta futurista den film honetako protagonistak.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id23015-snowybingbongs_cr_ashleyconnor.png?itok=Wap4VoaE)