Imagen
Imagen
Descripcion

Sofiane Zouggar Zeramikan graduatu zen Aljerreko École des Beaux-Arts-en. Bere lanak identitate aljeriarra eta alderdi soziopolitikoen ikerketa ditu ardatz, baita informazioak gizakia baldintzatzeko duen modua ere. 2013tik, «hamarkada ilunaren» (edo «Aljeriako gerra zibila») artxiboaren eta memoriaren gainean lan egiten du, irudia aztertzearen bidez, memoria kolektibo gisa. Bere obran, Sofianek argazkilaritza eta bideoa, soinua, mugimendua eta instalazio elkarreragileak bezalako askotariko bitartekoak erabiltzen ditu.

Hainbat erakusketetan parte hartu du: Dak’Art 2012 bienala, Dakar (Senegal); Event Young Artists, Nottingham (Erresuma Batua); Picturie Générale, Aljer (Aljeria); «MoMRtA» (Absentziaren aurreko erantzun fabrikatuaren museoa), Arte Moderno eta Garaikidearen Museoa - MAMA, Aljer (Aljeria); Dak’Art 2014 bienaleko pabiloi aljeriarra, Dakar (Senegal).
 
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores