UEUren Software librearen topaketak aitzindari izan ziren software librearen garrantzia azpimarratzen Euskal Herrian. Urte askoren buruan jarraipena eman, topaketa horiek berreskuratu eta teknologiaren aritu eta adituen arteko topaketa zabalago batzuk antolatolatzea da ideia.
Alde batetik Software libreaz gain, beste teknologia libreak ere kontutan hartu nahi dira topaketa honetan: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak...
Bestetik, erdigunean kokatu nahi da, burujabetza teknologikoaren eztabaida. Norbanakoen, komunitateen, garatzaileen eta erakundeen artean.
Azken finean, topaketa honekin teknologia libreen garrantzia nabarmenduko duten eztabaidarako eta ekintzarako espazio bat martxan jartzen da.
Programa
9:30-10:00 Harrera ekitaldia
10:00-12:00 Tailerrak
12:00-12:30 Atsedena
12:30-14:30 Tailerrak
14:30-17:00 Atsedena
17:00-19:30 Hitzaldi irekiak
Ekimen honen eragileak Talaios eta UEU dira.
Topaketa honek teknologia libreen garrantzia nabarmenduko duten eztabaidarako eta ekintzarako espazio bat martxan jarriko du. Beste batzuen artean, honako gai hauek landuko dira: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak...