DSS2016 irekiera
Soinu automata garaikideen lantegian, praktikan jarriko ditugu musika sortzeko gai diren automata elektromekanikoak eraikitzeko eta programatzeko aukera desberdinak. RIZÓMA[ta], 2015ean diseinatu eta sortutako errobot muskadunaren bertsio berria eraikitzen jardungo gara. Errobot Bilbaoarte fundazioaren medialabean eraiki zuen Jonathan García Lanak [www.tunipanea.com].
RIZOMA[ta] soinu automata berezia da, espazio ezberdinetara egokitu litekeena eta metafora gisa botanikaren berezitasun bat hartzen duena, hazkuntza errizomatikoa. Energetikoki independenteak diren modulo multzo batek osatua da errobota, partitura birtualak jotzeko gai dena eta mekanismo txiki batzuk baliatuta kolpe bilakatzen dituena. Musikadun errobot modularra eta erabilera anitzekoa da.
Hirikilabsen eraikiko dugun bertsio berrituak eguzkiaren energia erabiliko du!
RIZÓMA[ta] errobot musikalaren bertsio berriarekin lan egingo dugu.