Irudia: Juan Diego Tobalina
Lantegi honetan, inguruan ditugun objetuak hartu eta, kontestutik aterata, sortzen dituzten soinuak erabiliko ditugu konposizio musikalak edo soinu giroak osatzeko. Eskura ditugun gauza guztien soinu eta akustika aukerak aztertuko ditugu.
Soinuak grabatu eta gure kasa erabiliko ditugu audio artxiboak sortuz, musikarekin nahastuko ditugularik.
Ez da beharrezkoa musika arloan aldez aurretiko ezagutza izatea, soinuak sortu nahi izatea baizik. Izan ere, musika egiteko instrumentuak behar ez ditugula ikasiko dugu. Zatoz ubikera soinu esperimentalak egitera.
Urtarrilak 3 - 1. saioa
-
Sarrera. Ez gaude bakarrik. Adibide batzuk.
-
Nondik hasiko naiz? Tresnak eta informazioa.
Urtarrilak 4 - 2. saioa
-
Grabazio eta ediziorako teknika basikoak.
-
Grabazio ariketa eta esperimentazioa.
Urtarrilak 5 - 3. saioa
-
Grabazio, edizioa eta collage-a.
-
Lanen amaiera.
Lantegi honetan, inguruan ditugun objetuak hartu eta, kontestutik aterata, sortzen dituzten soinuak erabiliko ditugu konposizio musikalak edo soinu giroak osatzeko.