Argazkia: Neme Arranz
Saio hau Isabel Neverán, Ixiar Rozas eta María Salgadoren arteko hiru ahotseko elkarrizketa bat izango da, azken horrek azken bost urteetan sortutako pieza-sorta bat zuzenean edo grabatuta entzun ostean. Elkarrizketaren bidez gai hauek jorratuko dira: idatzitakoaren eta esandakoaren arteko harremanak; orrialdearen eta eszenaren irakurketa-denboren artekoak; desira esperientzia sentikorraren bitartez aldaketa eta eraldaketarako eragile; hizkuntzaren materialtasuna eta poesiaren indarra; eta Salgadok berak bakarrik edo Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin batera egindako lanean musikarekin dituzten gurutzatze konplexuak. Elkarrizketa horiek hizkuntzaren eta performancearen arteen bi ikertzailerekin batera egingo dira, zeinak harremanetan egon diren edo maiz lankidetzan aritu diren azken 5 urteetan.
Saio hau Isabel Naverán, Ixiar Rozas eta María Salgadoren arteko hiru ahotseko elkarrizketa bat izango da.