Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Urriaren 17an, Tabakalerako Sortzaileen Gunean Eugenio Dittborn eta Rogelio López Cuenca artisten arteko hizketaldi bat izango dugu. Bi artista hauek Koldo Mitxelena Kulturgunean datorren urriaren 18an inauguratuko den erakusketan parte hartuko dute: Bestea Naiz. Migrazio politiko eta poetikoak erakusketa Alicia Chillidak komisariatu du, eta urriaren 18tik 2019ko urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai.    

Bi erakundeen artean elkarlanean ekimenak eskaintzeko asmoz, Tabakalerak Natasha Marie Llorens-ek komisariatu duen L'intrus erakusketa aurkeztuko du aurki; datorren urriaren 26an inauguratuko da. Proiektu honek arrotzaren ideiaren inguruan diharduten nazioarteko artistez osatutako talde erakusketa proposatzen du. Bestea Naiz. Migrazio politiko eta poetikoak erakusketak, aldiz, migrazioaren gaia jorratzen du, askotariko ikuspuntuak bilduz. 

Solasaldi hau bi erakundeen arteko elkarlan bat da. Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturguneak euren udazkeneko sasoia zabalduko duten bi erakusketek komunean dituzten lerroak ikusiz proposatutakoa. 

Hizkeltaldian, artistez gain, Alicia Chillidak, Ane Rodríguez Armendariz, Tabakalerako kultura zuzendariak, eta Ane Agirre Loinaz, Tabakalerako erakusketen arduradunak, parte hartuko dute. 

 

Descripción Corta

Eugenio Dittborn eta Rogelio López Cuenca artisten arteko hizketaldi. Biak Alicia Chillidak Koldo Mitxelena Kulturgunean komisariatu duen Bestea Naiz. Migrazio politiko eta poetikoak erakusketan parte hartzen dute.  

Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si