Nest sortu zenez geroztik igarotako lehen bi hamarkadotan, ekimenak industriako talentu berrien hazitegi gisa funtzionatu izan du, eta gerora mundu profesionalean ibilbide luzeagoa izan duen ikasle ohien komunitate bat sortu du denbora-tarte horretan. Horrenbestez, hogeigarren urteurrena dela-eta, Nestek topaketa bat antolatuko du gure aretotik igaro diren zinemagile horietako zenbaitzuekin, eta are podcast bat grabatuko da horiekin Tabakalerako zinema-aretoan.
Topaketa ikasle ohiekin
Inês Lima (Nest 2017) EQZEren bigarren promozioko ikaslea izan zen eta, garai hartan, bere hirugarren lana –Casa do norte– garatu zuen; Óscar Vincentelli (Nest 2018) EQZEren lehen promozioko ikasleak instalazio bat aurkeztu zuen Tabakaleran, bere lan eta proiektuekin Locarnon, Berlinale Talentsen eta beste hainbat topaketetan parte hartu izan du eta bere azken lanak, La sangre es blanca (2021) izenekoak, FIDMarseille jaialdiko Compétition Flash lehiaketaren sari nagusia eraman zuen; Mina Fitzpatrick (Nest 2017) martxoan itzuli zen Ikusmira Berriak programako egoiliar gisa, eta hilabete honetan Zinemaldiko Industria-jardueretan parte hartuko du bere lehen film luzearekin; azkenik, Kiro Russo (Nest 2015) ere Ikusmira Berriak programako egoiliar gisa itzuli zen; halaber, Horizontes Latinos sailean zinemagile hautatu gisa bueltatu eta aipamen berezia lortu zuen Viejo calavera filmarekin. Aurten El gran movimiento aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, Venezian izan ondoren.
Nest-eko alumni taldearekin bildu zen sailaren 20. urteurrena ospatzeko.