Erakusketaren abiapuntua Solo - Nature Study Notes - 1969-2019 [Atenaseko bertsioa] 2021 interpretazio performatiboa da, Atenasen egon ondoren Donostian beste ikuspuntu bat aurkitu nahi izan baitu banako memoriaren eta memoria kolektiboaren arteko harremanaz hausnartzeko. Oraingoan, Georgia Sagrik eta Delia Gonzalezek interpretatuko dute performancea.
Partitura hori Grezian idatzi zen, 1960ko hamarkadaren hasierako Scratch Orchestra talde britainiarraren kode irekiko printzipioetan oinarritutako inprobisazio-errituetan oinarrituta (prosako jarraibideak). Hot Wheels Athens galeriako erakusketa-espazioaren planoan aktibatu zen obra lehen aldiz, eta lerro batez marraztu da Tabakaleran. Horrez gain, obraren topografia berria Serapis Maritimek performancerako berariaz diseinatutako jantzien bidez ere gauzatuko da; izan ere, jantzietan galeria greziarraren irudiak eta errituen ahozko argibideak inprimatu dira. Solo - Nature Study Notes - 1969-2019 [Athens Version] 2021 obrak banakakoaren eta kolektiboaren arteko harremana aztertu nahi du. Partiturak zenbait erritu aktibatzea proposatzen du, pertsona baten arroparen bidez (interprete bakarra). Pertsona horrek jarraibideei bizitza emango die, eta, hala, zalantzan jarriko du norbanakoaren prestakuntza somatikoan gizarte-gorputza eraikitzearen arteko harremana.
Pierre Bal-Blanc
Argazkia: SOLO - NATURE STUDY NOTES - 1969-2019 [ATENASEKO BERTSIOA] 2021. Pierre Bal-Blanc-ek idatzitako partitura. Georgia Sagriren performancea. Delia Gonzálezen musika. Serapis Maritime-ren jantziak.
Erakusketaren abiapuntua Solo - Nature Study Notes - 1969-2019 [Athens Version] 2021 interpretazio performatiboa da, Atenasen egon ondoren Donostian beste ikuspuntu bat aurkitu nahi izan baitu banako memoriaren eta memoria kolektiboaren arteko harremanaz hausnartzeko. Oraingoan, Georgia Sagrik eta Delia Gonzalezek interpretatuko dute performancea.
Reserva: SOLO - NATURE STUDY NOTES - 1969-2019 [ATHENS VERSION] 2021
FechaInicio: 2022-02-18
FechaFin: 2022-02-18
FechaAlta: 2022-01-03
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: OROKORRA
Idioma: EU + ES + EN
Entrada: Sarrera
EntradaES: Entrada
FECHAS:
idReserva: FF41C104-90C8-4FC3-9DA0-D70C22604F91
Fecha: 2022-02-18
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 18:45
TituloEvento: SOLO - NATURE STUDY NOTES - 1969-2019 [ATHENS VERSION] 2021
TituloEventoEU: SOLO - NATURE STUDY NOTES - 1969-2019 [ATHENS VERSION] 2021
Sala: LAU PARETA - Actividades
SalaES: Lau Pareta
SalaEU: Lau Pareta
Ocupacion: Performancea
OcupacionES: Performance
OcupacionEU: Performancea