Sólo por hoy, Ariel Rotter, Argentina, 2001, 100’, JB
Kartel batek ematen dio hasiera filmari: “Zinema Unibertsitatearen hirugarren film luzea da hau, ikasleek egina, esperimentatuz eta sortzeko askatasun osoz. Filmaren helburu nagusia ikasleen zinema-hezkuntza osatzea eta zinema profesionalaren etapa guztietarako ateak irekitzea da”.
Jarraian, Buenos Airesen bat egiten duten bost pertsonaiaren erretratuak eta horien bost egunetako bizipenak izango ditugu ikusgai. Ailí, Morón, Equis, Fer eta Toro pisukideak dira hiriburuan eta beren bizitzetan pausu garrantzitsu bat ematear daude; beren talentuaz baliatuko dira, beren bizitzen agintea hartuko dute… Baina azkenean beti dago beren helburuetatik urruntzen dituen zerbait.
Ariel Rotter zuzendariaren film honetan Buenos Airesen bat egiten duten bost pertsonaiaren erretratuak eta horien bost egunetako bizipenak izango ditugu ikusgai. Ailí, Morón, Equis, Fer eta Toro pisukideak dira hiriburuan eta beren bizitzetan pausu garrantzitsu bat ematear daude; beren talentuaz baliatuko dira, beren bizitzen agintea hartuko dute…