Imagen
Imagen
Descripcion
Sophie Dyer eta Solveig Suess Londresen jaio ziren eta bertan egiten dute lan.
Dyer eta Suess ikerlari eta diseinatzaile independenteak dira eta Erresuma Batua eta Txina artean egiten dute lan. Goldsmiths-eko Centre for Research Architecture-ean ikasketak amaitu berri dituzte. Bertan, ‘indarkeria mantsoaren’ dimentsio estetiko eta espazialak ikertu dituzte. GKEekin, idazleekin, artistekin eta kultur elkarteekin lankidetzan, diseinu, kazetaritza eta ikerkuntza uztartzen dituzten proiektuak garatzen dituzte. Elkarrekin Concrete Flux editatzen dute, politika espazialari eta ‘kazetaritza estetikoari’ buruzko esperimentuak publikatzen dituen argitalpen elebiduna.
Concrete Flux-ek honakoetan hartu du parte: Homeshop, Institute for Provocation, Beijing Design Week, Aotu Studio, Beijing; LA Art Book Fair, Los Angeles; Printed Matter, New York; Archizines, Beijing and Moscow; Facing Pages, Arhnem; Tokyo Art Book Fair, Tokyo; Guangzhou Art Book Fair, Times Museum Guangzhou; Teetering at the Edge of the World, Espacio de Arte Contemporáneo Montevideo Uruguay; Making Community, Centre for Chinese Contemporary Arts Manchester; Spontaneous Order, Center for Contemporary Architecture Montreal.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista egoiliarra
Tipo
Artistas y Creadores