Bi eguneko lantegi honetan zerotik hasita jolas-makina txikia sortuko dugu, bideo-jokoen urrezko aroko arcade makinaren replika txiki bat, jolas klasiko pila eta “homebrew” komunitateak sorturiko jolas moderno askotara jolasteko aukera emango diguna. Raspberry Pi deituriko miniordenagailutik hasita, joystick-a, botoiak, pantaila eta bozgoragailuak konektatuko ditugu eta guk geuk egurrez sortuko dugun karkasa batekin osatuko ditugu. Gainera, joku-jaurtitzailearentzako softwarea konfiguratuko diogu.
Lantegiaren prezioan makina eraikitzeko beharrezkoak diren material guztiak sartzen dira, eta etxera eraman ahal izango dituzu. Anima zaitez zurea egitera!
Hautatu ondorengo aukeretatik bat, eta izena eman:
Lantegia 1 - Abuztuak 4 eta 5 (10:30-13:30) Izena eman
Lantegia 2 - Abuztuak 6 eta 7 (16:30-19:30) Izena eman
* Aurretiko izen-ematea abuztuaren 4an itxiko da.
* Ordainketa egitea beharrezkoa izango da izen-ematea baieztatu eta lantegian parte hartzeko.
MAME jolas-makina txikia sortu eta etxera eraman ahal izango duzu.