18:00
Spell Reel, Filipa César, Alemania-Portugal-Frantzia-Guinea Bissau, 2017, 96’
2001 urtean Bissaun zine eta soinu material artxibo bat agertu zen. Ia erabat suntsituta dagoen metrajeak zine ginearreran jaiotza erakusten du Amílcar Cabral, 1973an hil zuten askapen mugimenduaren liderraren ikuskera dekolonizatzailearen parte bezala. Sana na N’Hada eta Flora Gomes zinemagile ginearrekin elkarlanean eta beste hainbat aliaturekin batera, Filipa César artista eta zinemagileak material hauskorraren bidaia irudikatzen du begiratzeko prisma irudikorra bailitzan.
Berlinen digitalizatua, zuzenean erakutsi eta komentatuta, material honek eztabaida, kontakizun eta iragarpenak sortzen ditu.Guinea-Bissauko herri isolatuetatik hiriburu europarretaraino, krisian dagoen mundu bati buruz hausnartzeko balio duten topagune dira orain pelikula mutuen bilkariak.
21:00
Xime, Sana Na N’Hada. Guinea Bissau-Herbehereak, 1994, 95’
1962 urtea, arroz uzta ona izan da eta badirudi Xime herria, Guinea-Bissaun, oparoaldi eta baikortasun momentu batean dagoela. Baina Lalak, herriko landako alargun batek, bere bi semeengan duen autoritatea galtzeko arriskua dauka: Raúlek, seme zaharrak, seminarioa utzi du askapen mugimenduarekin erregimen kolonial portugaldarraren aurka egiteko. Eta Bedanek, seme gazteak, herriko adinduen aginteari aurre egiten dio. Honez gain, agintari kolonialak erne daude eta beraz, laster indarkeria nagusituko da. Soldaduak iristen direnean, irtenbide bakarra dago: “Oraingoan gerra da”.
Guinea-Bissauko herri isolatuetatik hiriburu europarretaraino, krisian dagoen mundu bati buruz hausnartzeko balio duten topagune dira orain pelikula mutuen bilkariak.