Starman, John Carpenter, AEB, 1984, 115’, JABES
80. hamarkada, zintzotasunez eta ironiaz baliatu gabe pelikula batek erromantizismo eta inozentzia dosi handia izan zezakeen garaia. John Carpenterrek, kultuzko egilea eta beldurrezko zinemaren estandartea – La cosa (1982), Halloween (1979) edo Christine (1984) bezalako pelikulak generoaren hazi gisa hartuak dira- Starman egingo du, bere filmografian aurrekaririk ez daukan erromantze bat.
Wisconsineko alargun gazte baten – Karen Allen, erabat abailduta eta errukiz betea – eta estralurtar xalo baten – Jeff Bridges, baldar ezin maitagarriagoa bilakatuta – ezinezko maitasun istorioaren lekukoak gara. Estralurtarrak hildako senarraren itxura hartu du eta laguntza bila dabil dagokion lekura bueltatzeko behar duen espaziontzia konpontzeko. E.T.-rekin daukan antzekotasuna nabarmena da, bi proiektuak ia aldi berean egin ziren, Hollywood-eko takilaren beharrari erantzuteko. Road movie arimarekin, abentura egitura, zientzia fikziozko DNA eta komedioa erromantikoaren bihotza duen Starman crescendo emozionala da, absurdua eta bitalista, ohikoa ez den Amerika itxaropentsu batean barrena erlojuaren kontrako bidaia hunkigarria, oztopoz betea baina estralurtar bati bere izaera lagunkoiena azaltzeko gaitasuna duena.
Road movie arimarekin, abentura egitura, zientzia fikziozko DNA eta komedioa erromantikoaren bihotza duen Starman crescendo emozionala da, absurdua eta bitalista.