Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Storytelling, Todd Solondz, AEB, 2001, 87', JBAES, DCP.

Ez-zuzenaren maisua. Ironikoa. Garratza. Perbertsoa, satirikoa, errukirik gabea. Bere karreran zehar, zinemagile gisa, iparramerikako gizartearen balioak suntsitu dituena. Bere sekretu esanezinak erakutsi dituena. Happiness (1998) filmatu zuen gazte eta ez horren gaztea, goia jo zuena baina hala ere zuzendari independente probokatzaileenen artean kokatzen dena. Todd Solondzi buruz ari gara, bai. oraingoan sormenezko idazketa munduan zentratzen den erretratu bikoitza aurkeztuz. Lehenengo zatiak “Fikzioa” izena du eta institutu bateko idazketa klaseak ditu ardatza. Bigarrenak “Ez-fikzioa” izena du eta New Jerseyko familia disfuntzional bat eta bere seme nerabea erretratatzen ditu. Musika Belle & Sebastian-ek egin zuen. Pelikula Cannes jaialdian aurkeztu zen Un Certain Regard sailean.

 

"Todd Solondz-en Storytelling fikzio eta ez-fikzio generoei buruzko pelikula da, narratiba eta dokumentala. Lehenengo zatiak, fikzioa izenekoak, iparrameriketako sistema akademikoaren barruan ohikoak diren sormenezko idazketa mintegietan kokatzen gaitu, etorkizuneko idazleek dagoeneko irakasle-idazleei ospetsuei aurre egin behar dieten lekuan. Edozein transmisiok dakarren jakite-botere erlazioak eta idazlegaien subjektibitate mekanismoak, zinemagilea bereizten duen garraztasun ironikoak suntsitzen ditu. Bigarren zatia, ez fikzioa, bigarren hezkuntzan murgilduko da, institutua eta gazteengan sortutako etorkizun gabezia sentimenduan. Egokia iruditzen zait pelikula hau ikustea bizi dugun kultur garaian, akademiaren hedapena, amaierarik gabeko unibertsitate bizitza, gure gizarte post-fordistaren ezaugarri bilakatu den honetan. Aldi berean, Storytelling-ek onkeriaren arazoei begiratzen die (azkenaldian bolo bolo dabilen gaia). Eta ikasketa kulturalen instituzionalizazioari. Aldi berean genero bat ere bada, izenburuak erreferentzia egiten dion kontatzeko arteak, Storytelling-ak, aktibatze praktiko eta operatibo baterako aukerak irekitzen dituen. Idazketa eta bere prozesuei buruz pentsatzeko ez zait pelikula hoberik bururatzen eta horregatik erabaki dut arte kritika eta idazketari buruzko mintegi batean programatzea".

Peio Aguirre

Descripción Corta

Peio Aguirre komisario eta arte kritikariak aurkeztuko digu Todd Solonz zuzendariaren filma.

Tipo de actividad
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
GUTUN ZURIAK: PEIO AGUIRRE. KOMISARIOTZA-PROGRAMA: ARTE-KRITIKA ETA IDAZKERA
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si