Ikus-entzunezkoen kontsumoa goitik behera aldatu da azkeneko urteetan. Streaming plataformak gailendu dira merkatuan eta herritarren kontsumoan. Plataforma horietan ikusten dituzte herritar gehienek telesailak, filmak eta dokumentalak gaur egun. Baina zein hizkuntzatan? Zein hizkuntzatan daude bikoizketak eta azpidatziak? Duela urte batzuk AEBetako fikzioak gailentzen ziren nagusiki, baina azkenaldian beste herrialde batzuetako telesail eta pelikulak ere iristen dira herritarren etxeetara. Islandieraz, danieraz, portugesez, korearrez edo hindiz.
Streaming plataformak eta hizkuntza aniztasuna izenburuko mahai inguruak errealitate berri horri helduko dio. Eta, bide batez, honako galdera proposatuko du: Euskarak nolako tokia izan dezake streaming plataformen errealitate berri horretan?
Pil-pilean dago gaia gizartean. Horren erakusgarri, EITBk datorren urterako Primeran streaming plataforma sortuko duela iragarri du. Halaber, Pantailak Euskaraz taldeak eta euskalgintzako zenbait eragilek eskatu dute Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berrian kuotak ezartzeko plataformetan euskarazko edukientzat, baita katalanezko eta galegozko edukientzat ere.
Tabakaleran egingo den mahai inguruan, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak Primeran streaming plataformaren inguruko zertzelada batzuk emango ditu. Miren Manias EHUko ikerlariak Europako beste hizkuntza batzuetako ikus-entzunezkoen errealitatea azalduko du. Libe Mimenza Behategiko koordinatzaile eta EHUko irakasleak datu ugari emango ditu streaming plataformen kontsumoaz, baita euskaldunen Interneteko kontsumoaz ere. Eta Alex Aginagaldek Pantailak Euskaraz egitasmoaren aldarrikapenak jarriko ditu mahai gainean, euskal gizartean jasotzen ari diren sentimenduak plazaratzeaz gain.
Gaiari ertz desberdinetatik helduko dio mahai inguruak, streaming plataformek ekarri dituzten aldaketak zertan diren hobeto ulertzeko. Bide batez, euskara eta euskarazko edukiak testuinguru horretan nola kokatzen diren ulertzeko xedearekin.
Urtzi Urkizu kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak. Azkeneko urteetan makina bat artikulu idatzi ditu streaming plataformen inguruan.
Streaming plataformak eta hizkuntza aniztasunaren inguruko mahai-ingurua
Reserva: Streaming plataformak eta hizkuntza aniztasuna
FechaInicio: 2022-02-03
FechaFin: 2022-02-04
FechaAlta: 2021-10-13
Seccion: 2DEO
Proyecto: Proiektuak / Programa
Canal: Sektoretik Sektorera
FECHAS:
idReserva: CA8B74EF-E083-4ED0-9F6B-4840CBE5C0D6
Fecha: 2022-02-03
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 19:30
Plazas: 40
TituloEvento: Plataformas streaming y diversidad lingüistica
TituloEventoEU: Streaming plataformak eta hizkuntza aniztasuna
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Mahai-ingurua
OcupacionES: Mesa redonda
OcupacionEU: Mahai-ingurua