Artista eta diseinatzaile gazteei zuzenduriko nazioarteko arte eta teknologia egonaldi deialdi bat da.
Summer Sessions artista eta diseinatzaile gazteei zuzenduriko nazioarteko arte eta teknologia egonaldi deialdi bat da. Mundu osoko kultura-erakundeen sare batek babesten eta hartzen ditu egonaldi hauek, sareko eragileen artean proiektuen arteko elkarlana eta trukaketa proposatuz.
Medialab Tabakalerak sortzaile bat edo batzuk hartzen ditu urtero udan zehar zortzi asteko egoitza bat garatzeko helburuarekin eta hauen proiektu proposamenak Summer Sessions sareko erakunde parte-hartzaileen arteko lankidetza-esparru batean garatzea ahalbideratzen du. Egonaldiek nazioartean elkartrukea sustatzeko bokazioa dute, eta baldintzek ahalbidetzen dutenean berreskuratuko da bide hau. Bere ohiko funtzionamenduan, bazkide bakoitzak bere inguruko artistak aukeratzen ditu eta hauen proiektu berrien garapena babesten dute, host gisa edo horien babesle gisa jardun dezaketelarik.
Summer Sessions sarean zalantza garai hauetan artea sortzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, udako saioen programarekin jarraitzeko erabakia hartu dugu. Koronabirusari eusteko neurriak arindu ondoren Summer Sessionsen emaitzak nazioarteko testuinguru batean aurkeztea da helburua.
Egonaldietarako izen-emateak zabalik (2022ko uda)
Erakunde partehartzaileak: