SummerLab 2016 teknologia, kultura digitala, autofabrikazioa eta hezkuntzaren eremuen inguruko gaiak jorratzea helburu dituen udako kanpamendu eta lantegi kooperatiboa da.
SummerLab 2016 maker, aktibista, ikertzaile, sortzaile eta orohar, hiritarrak, motibazio eta ekintza esparru ezberdinen inguruan elkartuko dituen udako kanpamendu eta lantegi kooperatiboa da. Bertan teknologia, kultura digitala, autofabrikazioa eta hezkuntzaren eremuen inguruko gaiak jorratuko dira ezagutza partekatzeko helburuarekin. Hirikilabsetik antolatutako topaketa honek kultur eta teknologia ekimenen aktibitatea eta beraien ingurunearen arteko elkarguneak uztartu nahi ditu.
SummerLab2016-a era berean Tabakalerako laborategiek Arco Atlántico sarearekin elkarlanean antolaturiko eta 2012an ospatu zen Summer Of Labs topaketaren ondarea jasotzea du helburu, oraingo honetan topaketa hau Hirikilabs Tabakalera proiektuaren baitan nazio eta nazioarte mailako doer, maker, hacker, lab, medialab, aktibista, kolektibo eta eragile ezberdinen aurrean ezagutzera emateko aukera bezala baliatzeko ere.
SummerLab 2016-k paraleloan joango diren bi ildo edo dinamika proposatuko ditu. Alde batetik uda kanpamenduak egitean, teknologietan eta praktiketan oinarrituak izango diren esperientziak partekatzeko gune fisiko bat sortu nahi du. “Toki” honen antolamendua hackmeeting baten antzekoa izango da, tresneriarekin ibiltzeko esperientzia ezberdinak bildu, data aktibismo ekimenak elkartu edo programazioan aritzeko uneak ahalbideratuz.Nolabait esateko, topaketaren alde “hard”(hardwaretik) edo gogorra izango da.
Bestalde, gai, aktibitate eta izen propio sorta aberatsa proposatuko da topaketan zehar gogoeta era irekian sustatzeko helburuarekin. Hausnarketa eta elkartzeko gune honek partekatzea, konplizitateak sortu eta birnasketak bultzatzeko asmo soila izango duten esperientzia eta identitate anitzak bilduko ditu, laborategi hiritar eta antzeko kultur ekimenek (elkarlan gune, sareak, kulturguneak ) lan egiten duten esparrua aztertu nahian. Ondorioz, hau soft edo “biguina” denari eskainitako uneak izango dira, teknologia eta antolaketa esperientziei dagozkien alde gizatiarra