Imagen
Imagen
Descripcion

Susana Blasco diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta collage egilea da. Bere lan guztiak, bai grafikoa bai artistikoak, karga sinboliko indartsua du, eta kontzeptua oso garrantzitsua da bertan. Lan bakoitza esperimentaziorako, nahasketarako eta jolasarekin gozatzeko aitzakia da. 

Bi karrera ikasi zituen, Publizitatea eta Enpresaritza, eta arte eta diseinu ikasketekin osatu zuen bere ibilbide akademikoa. Diseinatzaile grafiko eta arte zuzendari bezala Zaragozako estudio eta ajentzia desberdinetan lan egin zuen 10 urtez. 2007an bere estudio propioa sortu zuen eta Zaragozako Probintzi Diputazioko dirulaguntza jaso zuen atzerrian ikasketak burutzeko. 2008an Londresera joan zen eta bertan geratu zen 2011 urtera arte, freelance bezala lana egiten ari zela Central Saint Martins College of Art and Design-en ikasketak burutzen zituen bitartean.

Bilbon bizi da gaur egun. Bere lana hedabide desberdinetan aipamena izan du. Zenbait erakusketatan parte hartu du, bakarka eta taldeka, Los Ángeles, Miami, Lisboa eta estatuko zenbait hiritan. Bere lanaren osagarri bezala collage lantegiak dinamizatzen ditu duela lau urtetik, eta teknika honengatik eta antzinako material berreskuratuengatik duen pasioa zabaltzen du.
Cargo - Nota descriptiva
Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea
Tipo
Artistas y Creadores