Susana Talayero (Bilbo, 1961). UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Erromara joan zen bizitzera 1986tik 1995era. Hiri honek eta garaiko testuinguru artistikoak eragina izan dute pinturaren inguruan.
Gaur egun, pinturaren eta espazioaren arteko harremana aztertzen du, oihalekin eta plastikozko paper-orriekin formatu handian egindako muntaia metagarrien bidez. Bertan, materialaren, hibridoaren eta gorpuzdunaren apologia agertzen da.
Bere azken erakusketen artean nabarmentzekoak dira: El oscuro en su interior, CarrerasMugica, Bilbo (2019); Relatos de entrenamiento CAB, Burgos (2018); Una certa organizzazione delle cose, AOC F58, Erroma (2017) eta Crónica inquieta 1986-2016, Bilboko Arte Ederren Museoa (2016). Honako hauetan parte hartu du: Ciencia Fricción, AZ Bilbao eta CCCB Barcelona, eta Zerubat, hamaikabide, Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz (2022-2023).
La rosa de nada (2003) bere lana That Time erakusketaren parte da.