Ikus-entzunezko kolektibo auto-gestionatu eta horizontala da Sutan Bang, eta euren helburua euskara hutsean egindako eduki alternatibo eta askotarikoak eskaintzea da.
Ikus-entzunezko kolektibo auto-gestionatu eta horizontaltzat dute euren burua Sutan Bang taldeko kideek. Euren helburua da euskara hutsean egindako eduki alternatibo eta askotarikoak eskaintzea.
Kolektiboaren atzean, ikus-entzunezko edukiak sortu eta elkar banatzeko egonezina zuen gazte batzuk daude. Kide guztiak bide eta arrazoi ezberdinengatik ezagutu ziren, baina, denek zuten desio berbera: herri honi euskarazko eduki alternatibo eta anitzak eskaintzea, gainontzeko herriek badituztenak.
Profesionalki asegabe sentitzen ziren garai batean, kide bakoitza bere kabuz ideia ezberdinak ernatzen hasi zen. Norbera bere etxean, ondokoarekin harremanik izan gabe. Baina, bat-batean, hara bizitza nolakoa den, kideetako bik topo egin zuten ekoiztetxe batean lanean zebiltzala. Gauza batek bestera eraman zuen eta, bang!