Imagen
Imagen
Descripcion

Nire lan koreografikoen oinarrian ikuspuntu ez-hierarkikoak daude.  Dantza gorputzarekin hasten da, eta pertsonekin, tokiarekin eta historiarekin harremanetan dago. 1998tik dantzatzen dut nire konpainian, Suzanne Miller & Allan Paivio Productions, baina estatu-mailako eta nazioarteko birak egiten ditut 1985etik. Zuzendaritza artistikoa nire bikotekide eta lankide Allan Paivio konpositore eta musikariarekin partekatzen dut.  Dantza-munduan izan dudan esperientziak bateratu egiten ditu produkzioaren alderdi guztiak, hasierako kontzeptua zehaztetik hasi eta publikoaren aurrean dantzatzera. Nire errepertorioan bost kontinenteetako antzoki eta oso konbentzionalak ez diren espazioetan taularatzeko berrogeita hamar obra baino gehiago daude.

2020ko martxoan Tabakaleran egingo dudan egonaldian, Dantzaz-eko komisio batentzako material koreografikoa prestatuko dut, Errenteriako konpainiako 12 dantzarien laguntzarekin. Nire xedea da Giza Eskubideen Aldarrikapenaren hainbat artikulu mugimendu bihurtuko dituen taldeko koreografia bat sortzea, lengoaiaren eta, batez ere, asmatutako alfabeto baten bitartez. Laburbilduz, gizadiari eskainitako omenaldia izango da, pertsonen eskubide eta askatasunen oroigarri bat.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Koreografoa
Tipo
Artistas y Creadores