Sympathy For The Devil (One Plus One), Jean-Luc Godard, Erresuma Batua, 1968, 100', DCP, VOSE (VO: ENG)
Godardek film hau One Plus One deitzea nahi zuen.
One: Please allow me to introduce myself, abesten du Mick Jaggerrek. The Rolling Stones taldea Londresko Olympic Studiosen ari da entseatzen. 1968. urtea da. Please allow me to introduce myself. Jean-Luc Godardek Sympathy for the devil filmatu zuen Olympic Studiosen. Sekuentzia-plano luzeen bitartez, laranja, mostaza eta berde koloreko panelez osaturiko grabaketa-estudio osoa ikus dezakegu. Kanta bat nola sortzen den ikus dezakegu: Sympahy for the devil, hau da, Beggars Banquet diskoari (1968) hasiera ematen dion abestia. Taldekideetako bakoitzak nola lan egiten duen ikus dezakegu, nola jotzen duten behin eta berriro, nola hasten diren behin eta berriro, prozesu horretan nola agertzen diren abestia markatuko duten perkusioa eta koroak. Errepikapena eta bertan gertatzen den guztia ikus dezakegu.
One: Intelektual iraultzaile izateko modu bakarra dago: intelektual izateari uko egitea, alegia. Godardek hainbat eszena filmatu zituen antzezpenekin: telebistako talde batek elkarrizketa bat egiten dio Véronique Supervielleri (Anne Wiazemsky) kulturaren eta iraultzaren arteko loturei buruz, eta hark soilik “bai” eta “ez” erantzuten du; Black Panthers-eko kideak eztabaidan ari dira txatar-biltegi batean, elkarri armak ematen dizkiote eta emakume zuriak hiltzen dituzte; Londresko liburu-denda batean, irakurle guztiek pulp fiction edo liburu biolento eta arrazistak eros ditzakete.
Godardek film hau One Plus One deitzea nahi zuen. Baina One Plus One-k ez du esan nahi bat gehi bat bi direnik; One Plus One besterik ez du esan nahi, eta ikusle bakoitzak eman diezaiola nahi duen esanahia.
Azkenean, One Plus One izan zen Godardek filmari izena aldatu eta Sympathy for the Devil izena jarri zion ekoizleari muturrekoa ematearen arrazoia.
Proiekzio hau Itziar Okarizen I Never Said Umbrella erakusketarekin elkarrizketan planteatuko dugu: “(...) Aurkezpen honen planteamenduan, Jean-Luc Godarden Sympathy for the Devil filmaren grabaketako irudi batzuk hartu ditut. Film horretan, Rolling Stones taldea agertzen da. Leku desberdinetatik datozen erreferentziak dira, aspalditik neurekin izan ditudanak, eta erakusketarekin erlazionatzeko interesa dut, denak forma bat har dezan”. Itziar Okariz, Beatriz Herráezen elkarrizketa Orriak 9-n.
Proiekzio hau Itziar Okarizen I Never Said Umbrella erakusketarekin elkarrizketan planteatuko dugu. The Rolling Stones taldea Londresko Olympic Studiosen ari da entseatzen. 1968. urtea da. Jean-Luc Godardek Sympathy for the devil filmatu zuen Olympic Studiosen.