5 urtetik gorako haur eta familientzako lantegian estanpazio teknika erabiliz oihalez egindako arteliburua sortuko dugu. T-Book teknika desberdinak modu natural eta intuitibo batean nahastu eta frogatzeko pentsatua dago lantegia.
Oihal gaineko estanpazioaren bidez telazko artista liburua sortuko da. Eguneroko objektuak erabiliz -esponja, kortxoa, plastikoak, foam zigiluak…- estanpazio teknika basikoak erakutsiko dira. Barazki eta fruitekin jolasteko aukera ere izango da, patatak, sagarrak, alkatxofak, limoiak edo piperrak erabiliz.
Liburu formako objektua lortuko dute partehartzaileek. Collage, estampazioa eta marrazkigintzarekin orrietan istorioa gauzatuko dute. Elementuak josiko dira -animaliak, tela eta fieltrozko erretratuak, botoiak, zintak- eta oihal gainean marraztu, margotu, moztu, lotu, puskatu edo itsatsi ahal izango dute.
Artista liburuekin esperimentatzeko famili guztiei irekitako lantegia.
Lantegia abenduaren 5ean eta 7an errepikatuko da. Aukera ezazu nahi duzun data.
Oihalez egindako arteliburuak sortzeko 5 urtetik gorako haur eta familientzako lantegia.