Cabecera
Titulo
Tabakalera-CCA-Hospitalfield 2023
Bloque ID
CABECERA
Formulario Inscripción
Texto explicativo

Deialdian parte hartzeko galdetegia bete eta, jarraian zehaztutako ordenean, honako dokumentazio hau bidali, euskaraz eta ingelesez


1. Harremanetarako datuak: izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, jaioteguna eta identifikazio- edo pasaporte-zenbakia.
2. Proiektuaren azalpena eta Chillida Lekuren eta Tabakaleraren arteko egoitzan proiektua gauzatzeko arrazoia (gutxienez 500 hitz, gehienez 1000 hitz).
3. Egin beharreko proiektuaren gutxi gorabeherako aurrekontua aurkeztea, baita behar guztien aurreikuspena ere.
4. Lana edo proiektua ilustratzen laguntzen duten material grafikoa edo bestelako materialak.
5. CV eta biografia laburra (500 hitz).
6. Gutxienez, aldez aurretik garatutako 4 lan aurkeztuko dira, bakoitzaren irudiekin.
Dokumentazioa dokumentu bakar batean erantsi beharko da, PDF formatuan (gehienez 10 mega, 10 orrialde). Artxiboaren izena honako hau izan behar da: izena_abizena_txillidaleku_tabakalera; adibidez: mara_renart_chillidaleku_tabakalera.

Dokumentazioa edo dosierra gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkeztu ahal izango da, baina nahitaezkoa da beti laburpen bat ingelesez edo gaztelaniaz gehitzea, dosierra euskaraz aurkezten bada.