Tabakaleraren eta Chillida Lekuren arteko lankidetzatik sortua, egonaldi deialdi honek arte garaikidearen, espazio publikoaren eta paisaiaren arteko harremanari lotutako sorkuntza eta ikerketa artistikoa sustatzea du xede.
Testuinguru artistiko berriak aztertu eta arteari eta paisaiari lotutako ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu bat garatu nahi duten edozein nazionalitatetako artistei zuzenduta dago.
Hautatutako artistak Tabakaleran eta Chillida Lekun zortzi asteko egonaldi artistikoa egiteko aukera izango du 2023ko urria eta abendua bitartean. Horrela, egonaldiak hautatutako artistaren proiektua garatzeko espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu Chillida Lekuren eta Tabakaleraren instalazioetan (ostatua Tabakaleran izango da egonaldi osoan zehar).
Proposamen bat hautatuko da deialdira aurkezten diren proiektu guztien artean. Ebazpena maiatzaren 3an jakinaraziko da.
Egonaldia egiteko aukeratutako proiektua Ane Zelaiaren Amimona izan da.
Aukeraketa komitea ondoko hauek osatu dute: Mireia Massagué, Chillida-Lekuko zuzendaria; Nausica Sánchez, Chillida-Lekuko hezkuntza eta ikerketa arduraduna; Clara Montero, Tabakalerako kultur zuzendaria; Ane Agirre, Tabakalerako arte garaikide arduraduna eta Laida Mendia, Tabakalerako arte garaikide teknikaria.
Tabakalerak eta Chillida-Lekuk antolatutako artistentzako egonaldi deialdia.