Bisita honetan 2deo laborategia eta Elías Querejeta Zine Eskola guneak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu:
Alde batetik, 2deo ikus-entzunezko proiektuetan lan egiteko lekua izanda, esperimentazioa ekoizpenaren arlo guztietan sustatzea du xedea (sormen prozesuetan, zabalkundean, formatuetan, estetikan edota teknologian). Gune hau prototipatze-kultura sustatzen duen erreferentziazko laborategia da.
Bestetik, EQZE zine eskolaren helburua ez da eredu formatibo tradizional eta estandarizatuen araberako koadro teknikoak sortzea, baizik eta begiratu integrala duten eta errealitate zinematografiko berriak (laboralak, kontzeptualak, kreatiboak, profesionalak) sortzeko gai diren zinemagileak sustatzea. Proiektu pedagogiko bakarra da, graduondoko hiru programa biltzen dituena: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza.
2deo ikusentzunezko laborategia eta EQZE zine eskola ezagutzeko bisita gidatua.