Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Uda honetan, uztail eta abuztuko ostegunetan, arratsaldeko zortzietan, arteei lotutako lanen zuzeneko hautaketa bat egingo da Tabakalerako zabaltzan. Uztailaren 5etik abuztuaren 30era, soinuekin, gorputzarekin, mugimenduarekin, koreografiarekin eta hizkuntzarekin jolasten diren hainbat proposamen ezagutu ahal izango ditugu.

Aurtengo programazioaren arduradunak Maia Villot eta Itxaso Corral dira, eta hainbat artistaren lanak bildu dituzte: Chico y Chica, Inazio Escudero, Carla Fernández eta Óscar G. Villegas, Elisa Arteta, Cuqui Jerez, Horman Poster, Navaridas & Deutinger, Los Torreznos, eta Silvia Zayas eta Esperanza Collado.

 

Eta, zera galdetuko duzu: zer izango da hori guztia? Zer aurkituko dut?

Diskurtsoekin eta gorputzekin lotura duen zerbait, hutsuneak, kontraesanak eta hausturak bilatzen dituen zerbait, pentsamendu mamitsuak askatzera animatuko duen zerbait.

Gorputzekin, gorputzetara, gorputzetatik, gorputzen gainean eta gorputzen artean pentsatzera eramango gaituen zerbait.

Zientzia fikzioa, abesti irakurriak, soinu-fikzioa, gorputz kaltetuak, gorputzak dantzan, gorputzak saltoka, gorputzak soinua egiten, gorputzak eraldatzen, gorputzak objektuak mugitzen, gorputzak egoten, elkarrekin uda arnasten.

Esate baterako, disko-liburu bat, zientzia fikziozko kontakizun bat, soinu-fikzioa, ahozko liburu bat eta abesti irakurri bat.

Edo, adibidez, pelikularik gabeko pelikula bat edo ibilera baten istorioak.

Edo hitzaldi esperimental oso-oso erraz bat. Memoria bat zuri-beltzean, diskurtso koreografiatu bat…

Gure gorputzak, elkarrekin egonez, elkarrekin ilunabartzen. Ulertuko eta sentituko duten gorputzak. Edo sentitu-ulertu egingo dute, batere estatikoa ez den hitz berri bat bezala. Hori ziur: han, zabaltzan, ez gara batere estatiko egongo. Lekualdatzeak eta desbideratze eta kurba txikiak partekatuko ditugu, eta ibilbide txiki horiek aztarna batzuk emango dizkigute beste leku batzuetara, egoteko beste modu batzuetara eta beste gorputz posible batzuetara nola mugitu jakiteko.

Itxaso Corral eta Maia Villot

Descripción Corta

Tabakalerako zabaltzan, zuzeneko arteekin lotutako askotariko proposamenak izango dira. Maia Villotek eta Itxaso Corralek hainbat artistaren lanak bildu dituzte: Chico y Chica, Inazio Escudero, Carla Fernández eta Óscar G. Villegas, Elisa Arteta, Cuqui Jerez, Horman Poster, Navaridas & Deutinger, Los Torreznos, eta Silvia Zayas eta Esperanza Collado.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si