Zinema eta teknologiako talde irekiak ikerketa-lerro ezberdinak jorratzen ditu, eta, horien bitartez, pantailako proiekzioa baino forma gehiago izan ditzaken ikus-entzunezko lan zinematografikoa ekoizten dute. Tabakalerako mamuaren kondairaren inguruko proiektu honi forma emateko, lan kolektibo bat egitea pentsatu dute, teknologia analogikoa eta digitala nahastuko dituena eta errealitatearen eta fikzioaren mugak lausotuko dituena.
Proiektuari forma emateko mintegi desberdinak proposatzen dira, teknologiak zineman dituen erabileraren inguruan esperimentatu eta hausnartzeko.
*OHARRA: saio batean parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrekoetan parte hartu izana.
Urtarrilak 26 (10:00 - 14:00). Ekoizpena. Laura Mastantuono
Zinema eta teknologiarekin lotutako proiektu bat aurrera eramateko gaitasunen garapena eta trenen erabilera planteatzen dira. Plangintza, exekuzioa, muntaketa eta postprodukzioa ikuspegi desberdinetatik ulertzea. Mintegi honetatik abiatuta proiektuaren ekoizpena planifikatzeaz arduratuko gara. Mintegiaren ideia teknologia eta zinemaren ikerketa-talde irekian egiten ari diren lanean aplikatzea da.
Otsailak 23 (11:00 - 13:00): Grabatu, errebelatu, proiektatu (16mm). Fabián Morales Sánchez
Mintegiaren helburua izaera esperimentaleko film kolektibo bat egitea izango da, 16 mm-tan. Mintegian 16 mm-ko kamera analogiko bat erabiltzen, filma zuri-beltzeko prozesuan errebelatzen, editatzen eta proiektatzen ikasiko dugu. Amaierako lanak 3 minutu inguruko iraupena izango du.
Tabakalerako mamua izango da filmaren gaia.
Martxoak 30 (10:00 - 14:00): Databending. Juan Manuel Estévez Mateos
Databending eta datamoshing bezalako teknikak erabiliz aurrez grabatutako irudiak manipulatuko ditugu glitch art efektuak lortzeko.
Sistema bitar baten erorketen potentzia poetiko eta politikoa baliatzea datamoshingaren bitartez. Bideo-fitxategiak editatzea mugetatik harago. Piezen aukeraketa eta erregistro-prozesua, piezen prozesamendua eta nahasketa-paletaren erabilera landuko dira, experimentaziorako (Audacity, Avidemux) edo programaziorako (Processing) egokiak diren softwareak erabiliz.
Apirilak 6 (11:00 - 14:00 / 15:00 - 18:00): Mamuen dantza. Pere Ginard.
Lantegi honetan izaera esperimentala izango duen film kolektibo bat osatuko da, fotogramen maneiu analogikoa eta rotoskopia teknikak erabiliz. Bi prozesu horiek, azpiegitura minimo batekin, norberarenak diren errekurtso espresiboak landu eta gero eta homogeneizatuago eta nonahi aurki daitezkeen tratamendu digitaletatik urruntzea ahalbidetzen dute. Jolasa, harrigarritasuna, akatsa eta aurreikusi gabeko elkartzeak sortze prozesuaren parte izango dira, arkatza, goraizeak edo kola elementu garrantzitsu bilakatuz.
Manipulatuko den materiala aurrez egindako lantegi batean grabatutako 16mm-ko film zatia izango da. Fragmentu hori digitalizatu eta fotogramaz fotograma inprimatuko da, ondoren gainean manipulatzeko. Landu nahi den generoarekin erlazionaturiko beste film-pasarte batzuekin nahasiko da. Filmaren barnean beste film bat sortzea da ideia, zoomaren edo mikroskopiaren kontzeptua landuz.
Lanketa amaitutakoan, berriro muntatuko da pieza (digitalki ala 16mm-tan), izaera hibridoa izango duen metraje berri bat izateko, ondoren pieza nagusiari gehituko zaiona. Lanean hasi aurretik ariketa burutzen lagunduko diguten hainbat adibide ikusiko ditugu, teknika hori barneratu eta bere potentziala ulertzeko.
LAGUNTZAILEA:
Zinema eta teknologia taldearen ikus-entzunezko pieza bat sortzeko prozesua, hileroko lantegiekin.