Tagging Day saioa argitalpenen artean eskua sartu, argitalpenak deskubritu eta La Fanzinoteca katalogoa handitzen lagundu nahi duen orori zuzenduta dago. Asmoa La Fanzinetecaren (An)artxiboaren filosofia eta metodologia partekatzea da eta, aldi berean, bildumaren eraketaren irizpideak bertaratzen direnen interes eta nahietara irekitzea.
Tagging Day saioan parte hartzeko ez da inolako baldintza berezirik bete behar, ezta gaiaren inguruko ezagutza zehatzik izan behar ere. Fanzineak irakurtzeko eta deskubritzeko gogoa eta tartea izan behar dira soilik. Animatu zaitez fanzineen artean arakatzera!
Tagging Day saioa argitalpenen artean eskua sartu, argitalpenak deskubritu eta La Fanzinoteca katalogoa handitzen lagundu nahi duen orori zuzenduta dago.