Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

"Tantaka" 10 minutuko 9 kapitulu ukango dituen gazi-gozo umorezko webseriea da.

1999ko udazkena. Jenofa, Andoni eta Arantxa, 15 urteko hiru lagun gazte Anestesiaren urteko azken kontzertura joateko irrikitan daude. Bidean direla, haien urteko mozkorraldi ateraldi eroa drama bilakatzen da. Argi ez dauden arrazoiengatik, Jenofak txoke handi bat biltzen du eta koman sartzen da. 2019an, Jenofa ospitaleko ohean berriz irazartzen da eta batere ulertzen ez duen gizarte berri batean murgildua da. Bere buruan hainbat galdera zintzilik daude: Zergatik sartu zen koman duela 20 urte? Bere lagunak diruditen bezain zintzoak ote dira? Anestesia taldeko kideen artean ote da erantzuna?

 

Idoia Rodriguez Mondragon - Ko-autorea

Donibane Lohitzunen sortu zen 1989ko urtarrilaren 12an. Arte eta zinemazalea, ikastolatik pasa ondotik, Arte plastiko, zinema opzioko lizentzia burutu zuen 2011an. Geroztik euskara eta frantseseko CAPES bat pasa zuen eta gaur euskara-irakasle da eskola publikoan.  Euskal kulturaren inguruan diren elkarteetan inplikatu izan da, batez ere EHZ festibalean.  2014ean liburu bat argitaratu zuen, Etats de crises eta gaur tesia prestatzen ari da euskara eta gizarte zientzietan.

Zinemak eta komediak beti garrantzia ukan dute bere bizian, antzerkia 5 urterekin hasi ondotik, Scaramuccia edota Chimères antzerki taldeetatik pasa zen. 2015ean Kliklap lehiaketarentzat, Zinegin festibalaren kari, film labur bat proposatu zuen Martin Lemaire eta Joana Parotekin. 2016 eta 2018an berriz parte hartu zuten eta berriz ere irabazi zuten film labur txapelketan.

Paraleloki, Euskal Harriaren ABDak proiektuan parte hartu zuen, J (jokoa) letraren inguruan film labur bat eginez. 2019an, Napardeath filman paper txiki bat ukan zuen Albreteko Joana interpretatuz.

 

Joana Parot - Ko-autorea

Joana Parotek 29 urte ditu eta Baionan handitu zen. Gaur egun laborantzan lan egiten du, baina mundu hortan sartu aitzin, Biarritzen ikusentzunezko ikasketak egin zituen eta soinu sailean berezitu zen. Zuzeneko kaptazioetan zen gehienik laketzen. Nahiz eta bide hortan ez segitu, zenbait bideo lehiaketetan parte hartu du Idoiarekin (KlipKlap 2015,2016 eta 2018).

Tantaka proiektua segida bat bezala ikuste dute. Orain arte bideo laburrak egiten zituzten eta orain proiektu handiago baten bilatzen dute.

Descripción Corta

"Tantaka" 10 minutuko 9 kapitulu ukango dituen gazi-gozo umorezko webseriea da.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si