Talde ireki hau Aranzadi Zientzia Elkartearen Astronomia sailarekin lankidetzan sortu da, eta astronomiaren arloko gaiak lantzen dira herritarren ikuspegitik. Taldearen sorburua Hirikilabsen egindako herritarren astronomia-jarduerak dira, Pertseiden une gorenarekin batera egindakoak. Lantaldearen proiektuen artean dago astronomia ezagutzeko material irisgarriak sortzea. Azken hilabetean, esaterako, itsuek astronomia ezagutu ahal izateko panel bat sortu dute.
Lantegian gure eskura dauden tresna errazekin -mugikorreko kamera edo etxeko edozein kamera, esaterako- astroargazkigintzan lehen pausoak emateko moduak ikusiko ditugu. Horrez gain, astroargazkigintza- eta oinarrizko behaketa-hastapena egingo ditugu. Lantegiaren ondoren (20:00ak inguru) astronomia hiritar taldeak zeruaren behaketa bat egingo du Tabakalerako Prismako terrazatik.
Lantegian gure eskura dauden tresna errazekin -mugikorreko kamera edo etxeko edozein kamera, esaterako- astroargazkigintzan lehen pausoak emateko moduak ikusiko ditugu.