Imagen
Imagen
Descripcion
Teresa Lanceta Historia Moderno eta Garaikidean lizentziatua da eta Artearen Historian du doktoretza. Egunean, Bartzelonako Ezola Massanan dabil klaseak ematen. Bere lana bideo arte eta ehungintzaren baitan garatzen da, eta beste esparru batzuetaz gain, Maroko-ko ehungintza popularra, Espainiako XV. Mendeko alfonbra eta emakumeen lana tabako industrian ikertu ditu.
Arte aldizkari desberdinetan egin du lan: Arte y Parte, Horizons Maghrébins, Debates sobre arte eta Concreta. Bere bakarkako erakusketen artean honako hauek egongo lirateke: La alfombra roja (Museu Tèxtil i d’Indumentària, Barcelona, 1989), Tejidos marroquíes: Teresa Lanceta (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madrid, y Villa des Arts, Casablanca, 2000), Tejida abstracción (Museo de Arte Moderno de Ibiza y Museo de Teruel, 2001) eta El paso del Ebro (Galería Espacio Mínimo, Madrid, 2015). Taldeko erakusketen artean beste hauek aipatu daitezke: De una parte a otra (Gezira Art Center de El Cairo, Lonja del Pescado de Alicante y Musée d’Angers- Université Le Mirail de Toulouse, 2009), How to (…) things that don’t exist (31 Bienal de São Paulo, 2014), EL CONTRATO (Azkuna Zentroa, Bilbao, 2014) eta La réplica infiel (Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madrid, 2016).
2011-ean Cierre es la respuesta dokumentala aurkeztu zuen, Alicanteko Tabako Fabrikako zigarrogileei buruzko ikus-entzunekoa. 2016-ko ekainean Casa Encendidan Adiós al Rombo izeneko bakarkako erakusketa aurkeztu berri du eta honen ostean, Azkuna Zentroan egongo da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Irakaslea
Tipo
Invitados