Imagen
Imagen
Descripcion

Thanos Savvidis Pafos-en (Zipre) jaio zen, 1972an. Lehen Hezkuntzako eskola bateko ordezko zuzendari gisa lan egiten du gaur egun. Doktoretza ikasketak egin ditu, Eskola Lidergoa eta Hezkuntza Kulturaniztunaren arloan. 2009tik Zipreko Argazkilaritza Elkarteko kide da, eta Pafoseko ataleko lehendakaria 2012tik. Sari eta aitortza ugari jaso ditu eskualde, nazio eta nazioarteko hainbat argazki-lehiaketatan. Zenbait erakusketa kolektibotan parte hartu du, Zipren, Grezian, Errumanian eta Alemanian. 2015eko uztailean, BuLB Photos argazkilari taldeko kide elkartu gisa onartua izan zen. 2016ko urtarriletik taldeko kide osoa da. 2015eko urrian, Inspired Eye aldizkarian argitaratu zuten haren lana. Gaur egun, Insight, Like frogs around the pond eta The archealogists proiektuetan dihardu lanean. 
Cargo - Nota descriptiva
Lehen Hezkuntzako eskola bateko ordezko zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores