Data Commons Lab talde irekiak Think Commons formatuan egingo duen lehen saio honetan Ana Torbellinorekin solasaldia egiteko aukera izango dugu. Bera Estatuko Administrazio publikoaren kontratu eta erlazio sozietarioak aztertzeko aukera ematen duen Kaos155 proiektuko sustatzaileetako bat da.
Think Commons sare-pentsamendurako plataforma bat da. Eztabaida sustatu eta prokomun, sorkuntza kolektiboa, kolaborazioa, open government eta kultura askearen inguruko ezagutza sortzea du helburu. Oraingoz Think Commons-ek zuzeneko streaming saioak ditu erakusleiho.
Kaos155 proiektuak Data Commons Lab taldean datu irekiak askatzea deritzogun hori ongi irudikatzen du, hau da, benetan eskuragarri eta erabilgarri egiten ditu publiko izanda ere, euren konplexutasuna dela-eta, analisia zailtzen dituzten formatuak erabiltzeagatik edo bilaketak ezinezko egiten dituzten oinarrietan ematen diren datuak.
Kaos155 GPL 3 lizentziapean sorturiko software libre tresna da. Ricardo eta Ana Torbellinok sortu zuten eta Madrilen 2017ko urriaren 12an ospatutako Hackmeeting-ean liberatu eta partekatu zen. Gaur egun, tresna garatzen jarraitzen dute Ricardo eta Anak eta beraiekin batera GPL lizentziari esker, beste hainbat pertsona ere bere hobekuntzan parte hartzen ari da.
Github: Kaos155-tik tresna jaitsi daiteke bere kodea aztertzeko edota instalatu eta erabiltzeko. Sarean kaos155.com helbidean instalazio erabilgarri bat ere badago.
Think Commons saioan parte hartzeko ondoko helbide honetara jo beharra dago: Think Commons #1. Taldean saioan parte hartzeko asmoz arratsaldeko 17:45etan bilduko gara Hirikilabsen .
Dokumentazioa
Data Commons Lab-ek Thinkcommons formatuan egingo duen lehen saio honetan Ana Torberekin solasaldia egiteko aukera izango dugu, bera Kaos155 proiektuko sustatzailetariko bat da, tresna honek Estatuko Administrazio publikoaren kontratu eta erlazio sozietarioak aztertzeko aukera ematen du.