Data Commons Lab talde irekiak Think Commons formatuan egingo duen hirugarren saio honetan Catherine D'Ignazio izango dugu protagonista.
Datuek ahalmena dute: informatzeko ahalmena, konbentzitzekoa, errealitate materiala osatzekoa. Hain zuzen ere ahalmen horrexek eragiten ditu galdera hauek: nork sortzen eta analizatzen ditu datuak? Norentzat? Noren interesei jarraituz? Zein baliotan oinarrituta? Galdera horien jatorria Catherine D’Ignaziok eta Lauren Kleinek “datuen feminismoa” deitzen duten hori da, hots, datuen inguruko pentsamolde bat, azken hamarkadetako aktibismo feministaz eta pentsamendu kritikoaz elikatzen dena.
Catherine D'Iganziok datuen feminismoari buruz egin duen ikerketaz gehiago jakiteko, What can data visualization learn from feminism? irakur dezakezu, munduak feminismoaren datuetatik jaso ahal ditzakeen sei ikasbide nagusien laburpena. Era berean, Catherine D'Ignazio berak eta Lauren Kleinek argitaratutako Feminist Data Visualization paperean hainbat gako aurki daitezke.
Think Commons saioan parte hartzeko ondoko helbide honetara jo beharra dago: Think Commons #3. Taldean saioan parte hartzeko asmoz arratsaldeko 16:45etan bilduko gara Hirikilabsen.
Dokumentazioa
Catherine D'Ignaziorekin solasaldi birtuala, “datuen feminismoa” deitzen duten horri buruz, hots, datuen inguruko pentsamolde bat, azken hamarkadetako aktibismo feministaz eta pentsamendu kritikoaz elikatzen dena.