Data Commons Lab talde irekiak Think Commons formatuan egingo duen laugarren saio honetan Fundación Civio-ko David Caborekin solasaldia egiteko aukera izango dugu.
Tu derecho a saber (jakiteko eskubidea) webgunea Espainiako lehenengoa izan zen edozein erakunderi informazioa eskatzeko aukera ematen, artean Gardentasun Legerik existitzen ez zela. Civio eta Access Info Europe elkarteek aurkeztu zuten elkarrekin, 2012ko martxoan. Plataforma Britainia Handiko mySociety sozietatearen WhatDoTheyKnow.com webgunean oinarrituta zegoen. Beste aplikazio antzeko edo berdin batzuk ere martxan daude beste zenbait herrialdetan, hala nola Alemanian, baita Europar Batasunaren barnean ere, AsktheEU plataformarekin.
Tu derecho a saber webguneak, zabalik egon zen bitartean, 1.800 informazio-eskaeratik gora bideratu zituen, eta 900 bat erakunde eta administrazio publiko eskura jarri zituen klik bakar batekin. 400.000 pertsona inguruk kontsultatu zuten webgunea, eta han jasotzen ziren hala herritarren galderak nola administrazioen erantzunak. Eta beste milaka eta milaka pertsonak, blogaren bidez, gertutik aztertu zituzten Gardentasun Legearen izapideak, legearen mugak eta legea ezartzearen oztopoak. Dibulgazio- eta pedagogia-lan hori martxan dago oraindik ere.
Presio egiteko baliabide eraginkorra ere izan zen. Administrazioak herritarrei erantzun-datuak ematen hasi aurretik, Tu derecho a saber-eko eskaeren erantzunik ezaren portzentajeak argitara atera zuen administrazioek herritarrei erantzutean izan ohi zuten benetako jokabidea: % 54ko administrazio-isiltasuna 2012an, % 57koa 2013an, % 42koa 2014an.
Think Commons saioan parte hartzeko ondoko helbide honetara jo beharra dago: Think Commons #4. Taldean saioan parte hartzeko asmoz arratsaldeko 17:45etan bilduko gara Hirikilabsen.
Data Commons Lab talde irekiak Think Commons formatuan egingo duen laugarren saio honetan Fundación Civio-ko David Caborekin solasaldia egiteko aukera izango dugu.