Texto Destacado

Arte Ederren Bilboko museoak eta Tabakalerak elkarlanean egindako erakusketa.

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
Pausa pulsar. Ainara LeGardon
Imagen
Imagen
Pie de imagen
Vista de niño. John Davies
Imagen
Pie de imagen
Figura tumbada en espejo. Francis Bacon
Imagen
Pie de imagen
The Same Ground. Ilke Gears
Imagen
Imagen
Pie de imagen
Retrato del poeta Moratín. Francisco de Goya
Imagen
Pie de imagen
La puerta giratoria o Retrato de Begoña de la Sota. Antonio de Guezala
Imagen
Pie de imagen
Sacrificio II. Idoia Montón
Imagen
Pie de imagen
Mujeres de la vida. José Solana
Imagen
Imagen
Pie de imagen
Exergo. Jorge Moneo
Imagen
Pie de imagen
Variation sur la meme t’aime. Itziar Okariz
Imagen
Pie de imagen
La muerte de Orfeo. Nemesio Mogrobejo
Imagen
Imagen
Pie de imagen
La creación del mundo. Fernand Léger.
Texto Horario
12:00-14:00 | 16:00 - 20:00
Texto Fecha
2023 EKA. 23 - 2023 AZA. 5
Pasada?
Si
Descripción Larga

Erakusketaren abiapuntua Arte Ederren Bilboko Museoko bilduma da, hau da, arteari eta memoriari buruzko kontakizun berezia proposatzen duten ehun bat lan. Aldi baterako Tabakalerara eraman eta zabaldu dira. Erakusketaren izena Samuel Becketten That Time (1976) antzezlanetik dator. Lan horretan, poeta eta antzerkigile irlandarrak hiru ahots sortzen eta nahasten ditu, protagonistaren bizitzako hiru momenturen berri emateko: gaztaroko ahotsa, helduaroko ahotsa eta zahartzaroko ahotsa. Erakusketa era berean dago antolatuta, Tabakalerako erakusketa-espazioak zeharkatzen dituen ibilbide zirkular batean. Hiru esparruetan iragana (C ahotsa), oraina (A ahotsa) eta etorkizuna (B ahotsa) islatzen dituzten hiru ahots sortzen dira. Horien bidez, bisitariak bilduma baten denboraren eta historiaren hiru aro ezagutuko ditu. Iragana eta oraina Arte Ederren Bilboko Museoko bilduma sortzeko funtsezko bi ardatz dira. Museoa 1908an ireki zen, eta K.o. II. mendea eta gaur egun artean sortutako adibide artistiko garrantzitsuak biltzen ditu. Bestalde, Tabakalera, sorkuntza garaikidea, gure garaiko artea eta eztabaidak sustatzeko helburua duen zentroa, museoko bildumari begirada berri bat eskaintzeko toki aproposa da. Hortaz, «That Time»-k bildumari orainaldian finkatutako begiradarekin heltzen dio, baina, pendulu baten modura, iraganera eta etorkizunera ere mugitzen da. 

Erakusketaren hasieran, zenbait egile eta arotako hamaika bustok erretratuen izaera memoriala azpimarratzen dute; izan ere, munduaren eta aldi baterako gauzen hauskortasunaren aurrean, gure artean ez dagoenaren oroitzapena bizirik mantentzen dute. Memoria aldarrikatzen du, eta, iraganetik, beste denbora (bizien denbora) eta toki batera (etorkizuna) eramaten gaitu. Batzuk anonimoak eta data ezezagunekoak dira, eta, beste batzuk, aldiz, artista ezagunek eginak (Francisco Durrio, Quintín de Torre, Josep Clará, Eduardo Arroyo). Irudietan garai batean ezagunak izan ziren pertsonaiak daude (Aurelio Arteta margolaria, Joséphine Baker dantzari eta abeslari afro-amerikarra), baita ezezagunak ere. Hamaikak, erretratuari esker, betikotasunaren denbora-ezean kokatuta.

Lehenengo aretoan (C ahotsa) Vicente Ameztoy, Ibon Aranberri, Bonifacio, Marta Cárdenas, Juan Luis Goenaga, Susana Talayero eta Cy Twomblyren lanek iraganeko aro zaharkitua (baina ez amaitua) irudikatzen dute, zeinetan “izan zen” hura oraindik ez den guztiz igaro. Iragan hautemangarriaren presentzia materiala oraineko forma artistikoetan nabari daiteke (Joan Piéren Idoloa; Albertoren Otiaren emakumea; Elena Asinsen Zortzi menhir bidimentsional; Remigio Mendibururen Sustraiak). Sekularizatutako orainaren enigmak (Óscar Domínguezen Ehiztaria; Francis Baconen Irudia etzanda ispiluan), berriz, Erdi Aroko eskulturaren erritualaren eta mitoaren bidez irudikatzen dira (San Joan gurutzearen oinaldean), baita aldareetako margolanaren bidez ere (El Grecoren San Frantzisko otoitzean), hau da, bizitza jainkotiarraren eta gizakiaren irudikapenen bidez.

Denbora heztea, unitate homogeneoetan banatzea eta modu arrazionalean antolatzea (zortzi orduz lan egitea, zortzi orduz atseden hartzea eta zortzi orduz aisialdia) XIX. mendeko iraultza industrialaren helburua izan zen, eta, gaur egun, oraindik ere, horren ondorioak bizi ditugu. Erakusketaren bigarren aretoa (A ahotsa) orainaldiari dagokio. Areto horretan, gizarte teknologiko eta industrialaren aginduak artista askoren lanean irudikatzen dira (Vicente Cutanda, Celso Lagar, Daniel Vázquez Díaz, Aurelio Arteta, Agustín Ibarrola, June Crespo). Teknologia eta energia industrialak sorkuntzarako indar ahaltsuak dira; gerra eta horren ondorioak albo-kalte garrantzitsuak (Goya, Anthony Caro, Mari Puri Herrero, Idoia Montón, Vicente Larrea, Iñaki Gracenea).

Azkeneko aretoan ikusleek etorkizunaren ziurgabetasunari aurre egin beharko diote B ahotsaren bidez. Becketten antzezlanean gaztaroari dagokio, hain zuzen ere. Txomin Badiola, Fernand Léger, Markus Lüpertz, Nemesio Mogrobejo, Susana Solano eta Maria Helena Vieira da Silvaren artelanek erakusten digute artista garaikideek nola egiten dioten aurre artearen historiari (iragana eta horren mamuak) artelan berria sortzeko. Ordea, Zurbaránen Aurpegi Santuan,  espektro itxura duen eta ez dagoen gorputz baten irudia betibiziko presentzia bihurtzen du artistak.

Horrez gain, hiru artista garaikideri «That Time» erakusketarako enkargatu hiru lanen bidez (Ilke Gersen The Same Ground; Jorge Moneoren Exergo eta Ainara LeGardonen Pausa Pulsar), museoko bildumako obren jarraitutasuna eten egiten da. Lan berri horiek erakusketa honetarako sortu dituzte zehazki, eta denborazko artearen zein garai bakoitzeko artearen loturak eta kontrakotasuna aztertzen dituzte, eta publikoa arte garaikidearen hizkuntza-mekanismoak ezagutzera gonbidatzen dute. Horrez gain, museoko kontakizunak osatzen dituzten imajinario kolektibo zein indibidualak Tabakaleran, ekoizpen artistikorako zentroan aztertzeko gonbidapena egiten dute.

 

Komisarioak: Miriam Alzuri eta Oier Etxeberria

 

*  «That Time» erakusketaren katalogoa salgai dago Tabakalerako Info puntuan 20 euroren truke.

HEMEN KONTSULTATU DEZAKEZU MEDIALABEN ESKURAGARRI DUZUN ERAKUSKETAREN EDUKI-BILDUMA.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2023
Tipo Agrupación
Erakusketa
Colaboradores
Texto para colaboradores
Laguntzailea:
Información Adicional
Nombre
Erakusketaren plano-gida (hautatutako obrak)
Archivo
Titular Invitados
Komisarioa eta artistak