Titicut Follies, Frederick Wiseman, AEB, 1967, 84’
Wiseman gaztea zuzenbide ikaslea zen Massachusetts-eko Bridgewater ospitalera bisitak egiten hasi zenean, buruko gaitzak dauzkaten presoak hartzen dituzte bertan. Lehentxeago hasi zen zinemagintzan, 1964an zehazki, Shirley Clarken film luze bat ekoitzi zuenean. Baina eroetxe baten, bertako terapia, gaixoak, gorputzak eta egunerokoaren erretratu zuzen, gordin eta ahaztezin hau izan zen zuzendari gisa egin zuen lehen lana; eta bere zinema egiteko estilo zuzen eta nahasezinaren oinarriak ezarri zituena.
Wisemanek bere kamera aurrean gertatzen zen guztia behatu eta erregistratzeko helburua zuen, narraziorik gehitu gabe. Irudien eta soinuengan konfiantza guztia ipinita hasieran, eta muntaiarengan ondoren, filmatu zuenari zentzu politiko, kritiko eta zinematografikoa emateko aski izango zela sinetsita. Emaitza ordura arte publikoarentzat irudikaezina zen errealitate bat bere gordinean azaltzen duen pelikula da: isolamendua, beldurra, indarkeria, bakardadea, laguntasuna eta bere zeregina betetzen ari ez zen sistema batekiko mesfidantza.
Pelikula debekatu egin zuten eta erakundearen itxiera arte ezin izan zuen publikoak berreskuratu zinema dokumentalaren historian ezinbestekoa den testigantza hau.
Wiseman gaztea zuzenbide ikaslea zen Massachusetts-eko Bridgewater ospitalera bisitak egiten hasi zenean, buruko gaitzak dauzkaten presoak hartzen dituzte bertan.