Translation izena du azken bi urteotan hezurmamitu dudan ikerketa proiektuak, bere praktika kokatzen duena asmo-elkartze batean, hiru artistaren performance banak eratutako lan esparruaren barruan. Pieza horiek osatutako esparrua mugatzeak eta haiek berriz bisitatzeak langune berriak askatzea dute helburu.
Performance horiek dira: John Cageren Water Walk (1960), Trisha Brownen Locus (1975) eta Joan Jonasen Organic Honey’s Visual Telepathy (1972). Lan egin dut hiru performanceak aztertuz eta partitura bateranzko ohar moldeetan, oharraren helburua izan ez dadin jatorrizko performancearen esanahia edo gauzatzea atzematea, ezpada zerbaiten sorrera iradokitzearen berezitasuna.
Translationen, oro har, saiatzen naiz ikertzen ari naizen hiru performanceetako materia, edo, zehatzago esanda, performance bakoitzaren jatorrizko prozesuaren materia, lekualdatzen. Horregatik aukeratu dut izena ingelesez, itzuli eta lekualdatu adiera bikoitza duelako. Materia beste formatu eta egoeretara itzultzea, hartara hura agortzeko eta itzulpen prozesua berradierazteko. Hemen itzulpen prozesua ulertu behar da Ashkan Sepahvand idazle eta itzultzaileak Natascha Sadr Haghighian artistarekin idatzi zuen Seeing Studies liburuan egiten duen moduan: bertan, itzulpen prozesuan gertatzen den tarte nozioa hibridazio eta mutazio prozesu bat da, bereizketa prozesu bat bainoago: berritze ekintza bat da, ez transferentziazkoa. Mugimendu eta lekualdatze tarte horretan interesatzen zait niri proiektu hau artikulatzea.
Ikerketa horren emaitza moduan, gaur egun badaukat materiala bideoan, marrazkietan, partituretan eta ariketetan, baina, haien izaera dela-eta, ez dut performance baten bidez partekatu nahi; beraz, ikerketa proiektu honen garapena argitalpen bat eta zenbait bideo egitera bideratuko dut.
Egonaldia bi epetan gauzatuko da: 2016ko maiatzaren 9tik uztailaren 9ra, eta 2016ko irailaren 19tik azaroaren 21era bitarte.
EREMUAKek babestutako proiektua.
Dokumentazioa