Cervantesen Los tratos de Argel (1580) komediaren berrirakurketa garaikidea proposatzen du Tratos-ek. Europan etorkin izatearen esperientzia bizi izan duten jatorri ezberdineko aktoreak izango dira antzezlan honen protagonistak.
Jatorrizko antzezlaneko egoera abiapuntu hartuta, hau da, pirata berbereek bahitutako espainiar talde baten konfinamendua, istorioa irauli eta oraingoan Afrikako etorkin talde bat izango da penintsulan atzerritarrak barneratzeko balizko zentro batean giltzapetuta dagoena.
Ernesto Caballerok koordinatuta, Centro Dramatico Nacionaleko Rivas Cherif antzerki-ikerketa laborategian egingo den sormen prozesuan jasoko dira pertsonaia horien guztien bizipen eta lekukotzak.
Antzezleak: Chema Adeva, Carmen Gutiérrez, Ione Irazabal, Astrid Jones, Primo José Meñan, Elton Prince. Bertsioa eta zuzendaritza: Ernesto Caballero. Eszenografia: Javier Ruiz de Alegría. Argiztapena: Paco Ariza. Vestuario: Mónica Boromello. Musika: Luis Miguel Cobo.
Miguel de Cervantesen 'Los tratos de Argel' antzezlanaren berrikuspena, Ernesto Caballeroren zuzendaritzapean.