Imagen
Imagen
Descripcion






Madrilen bihotzetik dator talde hau, eskemak eta aldakak urratzeko gogoz. Tremenda Jauríak bere egiten ditu hainbat erritmo tropikal, hala nola cumbia, reggaetoia, merenguea eta moombahtón-a. Horiekin guztiekin festa-koktel bat osatzen du, betiere, diskurtso osoki borrokalari batekin.

Orain urtebete eskas sortu ziren: beren lehenengo abestia askatu zuten sarera, Guerrillerxs Madriz kantua, eta, orduz geroztik, penintsula osoko hainbat oholtzatan aritu dira, eta askotariko musikak, tokiak eta jendeak ezagutu. Maiatzaren 2an kaleratu zuten beren estreinako LP-a, Mordiendo. Sekulako diskoa da hori, eta hainbat taldek parte hartu du bertan, hala nola Kubako Krudxs Cubensis taldeak eta Argentinako El Chavez taldeak. Disko hori izan da 2016ko sorpresa nagusietako bat.





Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Talde musikala
Tipo
Artistas y Creadores