Circular Hub proiektuak Ttikiola (mini mill euskaraz) talde irekia sustatzen du Hirikilabsen. Talde horren xedea da lihoa ekoizteko prozesatze- eta eraldatze-lanerako beharrezkoak diren makinak eta erremintak sortzea, eta ekoizle txikienen esku jartzea. Taldeak bi modelotako ehungailuak sortu ditu. Bat gerriko ehungailu eramangarria da, sare txikiak ehuntzeko aproposa; bestea, berriz, mahaiko ehungailua (“Amona” izenekoa), antzinako ehungailuetan oinarritua baina miniaturan, arropa txikiak ehuntzeko egokia.
Saioan lihoaren prozesua azalduko da, 2 fasetan (bat goizean eta bestea arratsaldean). Lehenengo fasean zuntzak eskuratzen ikasiko dugu, hots, liho gordin enriatua prozesatzen eta hortik zuntzak lortzen, eta ardatzean haria eskuratzen. Bigarren fasean liho horrekin ehunduko dugu (gerriko ehungailua eta Amona ehungailua artilearekin erabiliko dira, errazagoa baita artilezko zerrendak, bufandak eta bestelako osagarri sinpleak egiteko).
Ttikiola talde irekiaren lantegia. Talde horren xedea da lihoa ekoizteko prozesatze- eta eraldatze-lanerako beharrezkoak diren makinak eta erremintak sortzea, eta ekoizle txikienen esku jartzea.