Twomuch Maggie Bernayk eta David Sanchezek osatzen duten zirku konpainia da. Antzerkia egiten dugu, komedia, baina, batez ere, malabaristak gara, maite dugu objektuen manipulazioa eta gauzak airera botatzea. Londresko National Centre for Circus Arts zentroan graduatuak. 2019an sortutako konpainiak malabareen, objektuen manipulazioaren eta antzerki fisikoaren inguruan ardazten du bere lana, betiere komediatik abiatuta eta energia handiarekin. Konpainia gisa komedia eta malabareak eskaini nahi ditugu zirku garaikidearen eszenan. Konpainiak NCCA Londresek emandako Bussines plan Award 2018 saria jaso du, Jerwood residencyk 2020an “The plastic took over” ikuskizunarekin, eta Round About Europe 2020 proiekturako hautatua izan da Get Readyrekin, Europako jaialdietan lan eginez, hala nola Imaginarius (Portugal), Spoffin (Holanda) Sagaire Jaialdian.