Topaketan Hans Bernard Ubermorgen kolektiboaren sortzailetako batekin solasaldia egiteko aukera izango da, bertan bere esperientzia eta proiektuak ezagutu eta egun aktualitate diren zenbait gairi buruz teknologia, aktibismo digital eta arte diigtalaren ikuspuntutik eztabaidatzeko aukera sortuz. Hitzaldiaren izenburuan laburtzen da hau: Proiektu eta baieztatze metodologiak. 2000 urtean botuak saltzetik, 2019an supremazista txurien artera.
Ubermorgen Vienan 1995an lizvlx eta Hans Bernhardék sorturiko kolektibo artistikoa da, 90.en hamarkadako abangoardia digitalen parte izan dira (Net.Art), 2000etan arte digital eta aktibismo digitalaren lantzaren mokobihurtu arte. Ddatuen eta informazioaren erabilera erradikal eta subertsiboa egin izan dute, beraien instituzio eta merkatuekiko ikuspuntuari dagokionez batez ere. Sortutako proiektuen artean 175 webgune/domeinu baina gehiago martxan jarri dituzte eta milaka aldiz izan dira aipatuak albistegi, albiste eta kritiketan. Ubermorgen-en lanak Centre Pompidou, MoMA/PS1, Syney-eko Bienalean, Bartzelonako MACBAn, New Yorkeko New Museum -ean, SFMoma-n, ICC Tokio-n edo Gwangju Bienalean ikusi ahal izan dira,Serpentine Galleries (Ziron) eta Whitney Museum-aren (Clickistan) komisariotzari esker . Lortutako sarien artean Swiss Art Award, ARCO Beep Award, Ars Electronica Award, Transmediale Award eta IBM Award ospetsua lortu dituzte. Beraien eraginen artean Rammstein, Samantha Fox, XXXTentacion edo Pixibücher, Olanzapine & LSD, Kentucky Fried Chicken's Coconut Shrimp Deluxe eta Viennese Actionism-a aurki daitezke. .
Topaketan Hans Bernard Ubermorgen kolektiboaren sortzailetako batekin solasaldia egiteko aukera izango da, bertan bere esperientzia eta proiektuak ezagutu eta egun aktualitate diren zenbait gairi buruz teknologia, aktibismo digital eta arte diigtalaren ikuspuntutik eztabaidatzeko aukera sortuz.