Gai al zara ordu gutxi batzuetan bideo bat egiteko ezusteko gai baten inguruan? Taldea osatu eta eman izena.
Kamerak erabiliko ditugu bideoak sortzeko, ekarri zurea.
Ubikamera 3-4 pertsonak osatutako taldeetan egingo dugu. Izena emateko fitxan zehaztu mesedez zein izango diren zure taldekideak.
PROGRAMAZIOA:
10:00 -10:30
Ubikeko Platoan batuko gara abenturari hasiera emateko. Bertan gaia jasoko duzue eta ziztu bizian buruak martxan ipiniko dituzue.
10:30 -14:00
Ideia landu eta grabatzeko ordu batzuk besterik ez dituzue izango. Azkarrak eta biziak izan beharko zarete hain denbora gutxian istorio bat sortzeko.
14:00 -17:30
Materiala kameretatik atera eta editatzen jarri beharko zarete. Erlojuak aurrera egingo du eta geroz eta gutxiago geratuko zaizue zuen obra erakusteko.
17:30
Puntu puntuan bideoak entregatu egingo dituzue. Egindakoa, egina dago.
18:00 -19:00
Arnasa hartu eta disfrutatzeko momentua. Ubikeko kaian lanak elkarri aurkeztuko dizkiegu. Gai izan al zarete?
Gai al zara ordu gutxi batzuetan bideo bat egiteko ezusteko gai baten inguruan? Taldea osatu eta eman izena.