UD-HA! udarari oihu bat da, zeruak hartzeko eta bertan gozatzeko deia… Jolastera, musika egitera, sortzera eta partekatzera gonbidatzen gaituen deialdi ireki bat da, modu intimo eta erlaxatuan udararen zerupean besteekin batera disfrutatzeko gonbidapena, alegia.
UD-HA! udarari oihu bat da, zeruak hartzeko eta bertan gozatzeko deia… Jolastera, musika egitera, sortzera eta partekatzera gonbidatzen gaituen deialdi ireki bat da, modu intimo eta erlaxatuan udararen zerupean besteekin batera disfrutatzeko gonbidapena, alegia.
UD-HA! Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa sorkuntza herrikoiera zabaltzeko forma bat ere bada. Horrela, deialdi honen bitartez, Tabakalerak herritar orori bere Terrazan programatzeko aukera eskaintzen die. Edonork ordua eta espazioa erreserbatu dezake Terrazan bertara gerturatzen den ororekin bere proposamenak partekatzeko.
Proposamen ireki hau hiritarren sorkuntzari lotuta dago eta espazio berdinean izango den programa kulturalarekin batera gauzatuko da: UD-HA!
Nork har dezake parte?
Besteekin euren proposamena partekatu edota formatu berriekin esperimentatu nahi duten herritar orok eta talde edo kolektiboek.
Nolako proposamenak bilatzen ditugu?
Ikus-entzunezko probeta esperimentuak, mikro poesia saioak, soinu esperimentalak, koplak, flamenkoa, fadoak, mikro irekiak, remixatutako folkloreak, anti-karaokeak, picnic sesio esperimentalak, playlist tematiko edo partehartzaileak, trikitwerks-ak, belaunaldiarteko dj-ak, beren dutxetatik ateratzeko asmoa duten abeslari pribatuak, inprobisazioak, performance-ak, oilo eta oilar batailak...
Nola parte-hartu dezaket?
Deialdia ekainan irekiko da eta ondorengo hiru hilabeteetako programazioa eratzen joango da terrazan larunbat gau eta igande goizeko ordutegietan.
Parte hartzeko bete ezazu pdf-n aurkituko duzun formularioa (formularioa jaitsi) eta bidali ezazu honako helbide elektronikora, gaian UD-HA! Terrazan zehaztuz: udaterrazan@tabakalera.eu
Zer eskaintzen dugu?
Tabakalerak zure proposamena gauzatzeko baliabideak emango ditu:
Ekintza gauzatzeko espazioa.
Ikusentzunezko beharrak bideratzeko laguntza teknikoa.
Altzariak izateko aukera: mahaiak, aulkiak,...
Ikuskizunaren komunikazioa Tabakalerak berez erabiltzen dituen medioetan, webgunea, paperezko programa, sare sozialak, e.a.
Ekipo teknikoa:
P.A
2x Altaboza Yamaha 10”,
1x mackie 14ch mahaia,
2x Monitorea Yamaha Dsx 10”
Mikrofonía
3x Shure Sm58
2x D.i Bss
Ikus-entzunezkoak
1x Proiektorea 7,5K
Noiz programatu daitezke ekintzak?
Deialdia ekaina hasieratik abuztu amaiera arte egongo da zabalik.
Zein da proposamenak aurkezteko epea?
Deialdia zabaltzen den momentutik abuztua erdirarte.
Epemugak:
Uztaileko proposamenak jasotzeko azken eguna: ekainak 29
Abuztuko proposamenak jasotzeko azken eguna: uztailak 15
Iraileko proposamenak jasotzeko azken eguna: abuztuak 15
Noiz jakinaraziko dira aukeratutako proposamenak?
Data limiteak itxi eta hurrengo astean hartuko da erabakia, zuzenean proiektua aurkeztu duten pertsonei komunikatuz.