Subtitulo
Zine programazioa Zabaltzan
Texto Destacado

Uztaila eta abuztuko ostiraletan zine aretoa kanpora aterako dugu UD-HA! programazioan uztartzen diren bi proposamen ezberdinekin: Cinémathèque de Tangereri eskainitako Gutun Zuria eta musikaz, dantzaz eta kantuez blai osatutako zine zikloa.

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zineak zinetik kanpo: herriko plazan, parkean, basoan, itsasertzean, itsasontzi batean, tren errusiar batean, autobus batean, mobilaren pantailan, abioi trasatlantiko batean, Mojave basamortuan, frontoi batean, ohianean, laku baten ertzean, Tabakalerako Zabaltzako UD-HA! programazioan. Gure kanpoko zinea inauguratzen dugu, udako zinea, zinea 22:00 etatik aurrera, uztailan eta abuztuan, zeru irekian.


Alde batetik, uztailaren 8a eta 10a bitarte, Tabakalerako udako erakusketaren protagonista den Yto Barrada zuzendari duen Cinémathèque de Tangereri esakini diogun gutun zurian aurkeztutako filmak izango ditugu ikusgai.


Hau bukatzean, eta uztailaren 22tik abuztuaren 26ra bitarteko ostiral guztietan, Azken oihua! zikloan, musikaz, dantzaz eta kantuez beteriko filmeak ikusiko ditugu. Besteak beste, Johnnie To zuzendariaren Office, Gaël Lépingle Una jolie vallée eta Brian de Palmaren Phantom of the Paradise filmak ikusiko ditugu.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Programa