Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Larunbatean, azaroaren 9an, Tabakalerako udazkeneko erakusketak inauguratuko dira: FILIPA CÉSAR-en Kotoiaren algoritmoak eta MADRASSA COLLECTIVE-n On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors

Erakusketa horietatik abiatuta, hainbat jarduera antolatu dira, hala nola, elkarrizketak, hitzaldiak, performanceak eta proiekzioak. 2020ko otsailera arte antolatu den jarduera-programaren helburua, kolektiboak lan-estrategia eta prozesu artistikoetan duen izaeraren inguruan hausnartzea izango da. Horrela, inaugurazioak programa honen lehen fasea barne hartuko du:

 

AZAROAK 9

12:00 Filipa Césarren Kotoiaren algoritmoak eta Madrassa Collectiven On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors erakusketen inaugurazioa.
12:00 Yasmina Reggad-en instalazioaren aktibazioa.
Lekua: Erakusketa-aretoa

Inaugurazioan zehar, artistak instalazioa aktibatuko du, eta zuzeneko irrati-igorpena abiaraziko du. Gainera, publikoari parte hartzeko eskatuko dio, garaiko “gangsterren” anekdotak eta kontakizunak irakurtzeko (abioien eta pertsonen bahiketatik eta hilketa-saiakeretatik, espioitza-istorioetara), hirugarren munduko irrati-uhinak dardaran jarri zituztenak.

13:00-14:00 Suspended Spaces eta Nadine Atallah-ren arteko elkarrizketa.

Lekua: Lau Pareta aretoa

On fail[l]ed Tales and Ta[y]lors erakusketaren zati gisa, Suspended Spaces taldeak duela gutxi garatu duen proiektu baten emaitzak aurkeztuko ditu. Taldeko kideek eta beste artista batzuek haien lan-prozesuaren inguruan eztabaidatuko dute, besteak beste honako alderdi hauen inguruank barne: lekualdaketa, gauzak ikuspuntu desberdinetik ikusteko tresna gisa; eta ikerketaren independentziari eusteko  jarraitzen dituzten finantzaketa-estrategiak.

16:00-17:00 Etcétera taldearen performancea
Erakusketa-aretoa

The Case Of The Cardboard Helicopter performance-hitzaldi bat da, Internacional Errorista* mugimenduak 2017an Buenos Airesko kaleetan antolatu zuen esku-hartze publikotik abiatzen dena. Hitzaldiak agerian uzten ditu albiste faltsuen mekanismo eta erabilera batzuk; horrez gain, azaltzen du nola hedabide nagusiek albisteak manipulatzen dituzten, gizarte garaikideetan eragiteko.

17:30-18:30 Jarraitu ZUZENEAN streaming bidez: Filipa Césarren hitzaldia: Meteorisations. Amilcar Cabral irakurtzen, askatasunaren agro-poetika

Zine-aretoa (Aldi bereko itzulpena)
Life of Crops: Towards an Investigative Memorialization (Universalmuseum Joanneum, Graz) programa barruan.

19:00 Proiekzioa. De quelques évènements sans signification (Mostafa Derkaoui, 1974, 76´, Maroko, arabiera ST ES, DCP, Kataluniako Filmotekak berreskuratua).
Aukezpena Madrassa Collectiveren eskutik.
Zine-aretoa
Sarrerak salgai

 

AZAROAK 10

19:00 Proiekzioa. Fordlandia Malaise (Susana de Sousa Dias, 2019, 40´, Portugal)
Zine-aretoa
Sarrerak salgai

 

Deskargatu hemen jarduera publikoen programa osoa.

Descripción Corta

Filipa César eta Madrassa Collectiven udazkeneko erakusketen inaugurazio-programa. 

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Filipa César, Madrassa Collective
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si