Un dimanche matin, Damien Manivel, Frantzia, 2012, 18’
Igande goizero bezala, gizon batek bere txakurra aterako du Parisko kanpoaldean.
Un jeune poète, Damien Manivel, Frantzia, 2014, 71'
Nerabezarotik ateratzear den Rémik poeta bihurtzea eta mundua hunkitzea du amets, bere bertso ahaltsu eta ahaztezinekin. Sète hirian barrena, sekulako bero saparekin, inspirazio bila, boligrafoa eta kuadernoa eskutan hartuta, Rémi bere poema idazteko prest dago... Baina nondik hasi? Orduak emanez itsasoari begira? Mendi bat eskalatuz? Txoriak kantuan entzunaz? Liburutegira joanez? Musa aurkitu? Tabernetan? Hilerrian? Itsaspean? Eta horrelako ezerk ez badu funtzionatzen, orduan edan, edan eta pixka bat gehiago edan, inspirazioaren txinparta iritsi arte.
Damien Manivelek (1981, Frantzia) dantzari eta zirku garaikideko artista gisa egin du lan. Interprete bezala egindako lanarekin batera, film laburrak zuzendu ditu. The Lady with the Dog (2010) film laburra Tiger 2011 sarietarako hautatu zuten Rotterdam-en, eta Jean Vigo saria irabazi zuen urte berean. Bere azken film laburra, A Sunday Morning, Cannes-eko La Semaine de la Critique 2012ko edizioan aukeratu zuten eta Nikon Discovery saria irabazi zuen.
Nerabezarotik ateratzear den Rémik poeta bihurtzea eta mundua hunkitzea du amets, bere bertso ahaltsu eta ahaztezinekin